Zure negozioa balioan jartzen lagunduko dizugu
Ikusgaitasuna emango dizugu
Harremanetan jarriko zaitugu balizko erosleekin
Enpresa transmisio prozesuan zure ondoan egongo gara
Metodologia eta profesional espezializatuak eskainiko dizkizugu
100% diruz lagunduta
Gaur egun 296 negozio eskualdatzen ari dira, 167 negozio eskualdatutak dagoeneko
Jarduera:
TXORIERRI GARAGARDOA, SL 2015ean osatutako euskal mikro garagardotegia da. Hazteko aukera handiak dauzka instalazio apartak izateaz gain merkatuan aintzatetsitako marka propioa duelako. Fakturazioaren % 80 errezeta propioarekin prestatutako marka propioari (erregistratuta) dagokio. Marka hori “Asociación Basquebeer” elkartearen bidez, inguruko ostalaritzaren bidez eta on line merkaturatzen da. Fakturazioaren beste % 20 hirugarrenentzako fabrikaziotik (euren errezetekin eta markekin), beren “logoa" duten enpresentzako fabrikaziotik eta fabrikan eskaintzen diren bisitaldi gidatuetatik iristen da.
Udalerria: Sondika
Jarduera:
Albaitaritza zentro honek batez ere Lea-Artibaiko eta inguruko abeltzainei “landako albaitaritza” zerbitzuak emateko bezero zorroa eskaintzen du. Era berean, konpainia egiteko animalientzako kontsultategi txiki bat du. Bizkaitik kanpora hazteko aukera handiak ditu landako zerbitzu mota hauetan ez delako "ia inolako" lehiarik (ia ez dago landako albaitaririk, eta daudenak erretiroa hartzeko adinean daude).
Udalerria: Markina-Xemein
Jarduera:
Martxan den betiko tailerra, Mungiako udalerriko hirigunean, Gernika, Zornotza, Bilbo, Getxo eta Bermeotik 20 minutura. Auto, bizikleta, motozikleta, monopatin eta kidekoen mekanika eta elektrizitate arloak lantzeko prest dago. Bi lagunekin kudeatu daiteke negozioa.
Udalerria: Mungia
Jarduera:
Uriaste kaleko 60. zenbakian dagoen inprimategi industrial txikia (Ortuella)
Hiru bazkidek (anaiak) eta gazteenak urte batean hartuko dute erretiroa. Eskualdatu nahi dute eta urte batez hartzaileari irakatsi.
Udalerria: Ortuella
Jarduera:
Yoga eta Pilates zentroa Barakaldon. Lokalak 110 metro karratu ditu partekatuak. Eskualdatu nahi den zatia 70 metro karratukoa da
Udalerria: Barakaldo
Jarduera:
El CORRAL etxera eramateko edo lokalean bertan jasotzako janari prestatuen negozioa da eta Santurtziko Kabiezes auzoan dago, busaren eta metroaren geltokietatik eta kiroldegitik metro gutxira
Udalerria: Santurtzi
Jarduera:
"VENTER Sistemas" markak batez ere Euskal Herrian eta Kantabrian eman ditu zerbitzuak, estatu mailan ere ezaguna den arren. Kalitate oso oneko hornitzaileekin lan egiten du, eta egungo titularrak bezero eta kontaktu ugari ditu, sektorean eman dituen 33 urteetan sortuak.
Udalerria: Bilbao
Jarduera:
Mungiako eta inguruetako bezeroak dituen higiezinen agentzia (partikularren etxebizitzak eta industria pabiloiak). Oso leku onean dago Mungiako hirigunean eta Bilbotik, Getxotik, Bermeotik, Gernikatik, Zornotzatik 20 minutura.
Udalerria: Mungia
Jarduera:
Gimnasio guztiz berritua eta hornitua Bilboko erdigunean, toki ezin hobean, jende asko ibiltzen den lekuan.
Udalerria: Bilbao
Jarduera:
"Fisiobilbao" terapia zentroak 95 metro karratu ditu, eta era horretako zentro bakarra da Bilboko erdigunean. Funtsezko zerbitzu guztiak ditu inguruan.
Udalerria: Bilbao
Jarduera:
Automobilgintzako tailer mekanikoa eta elektrikoa Bilboko Errekalde auzoan. Biztanle dentsitate handiko hirigunean dago, eta ibilgailu eta partikular ugari ibiltzen dira bertan.
Udalerria: Bilbao
Jarduera:
Martxan dagoen hortz klinika, Bilboko auzoan, bezeroen leialtasun handiarekin.
Udalerria: Bilbao
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.