Gaur egun, egokitutako 20 lokal daude zerrendan
Deskribapena:
50 m2 inguruko merkataritza lokala Bilboko Uribarri auzo ezagunean. Artisau pastelen denda modura erabiltzeko prest, nahiz eta beira-arasa hoztaileak behar dituzten beste negozio mota batzuetarako ere erabil daitekeen. Goitik behera ekipatutako lokala, espaloi zabala duen merkataritza zonan kokatua, Trauko kalearen oinezkoen eremutik metro gutxira eta metro geltokitik hurbil. Ezaugarriak:
• 2,5 m linealeko erakusleihoa, argiztatua
• Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako sarrera, arranpa zabalarekin
• Publikoaren arreta eremu zabala
• Hiru beira-arasa hoztaile, argiztatuak (bi txiki, erakusleihoaren aldean, eta beira-arasa luze bat, botilategi, harraska eta barrualderanzko barra txiki batekin)
• Apalategiak, tiradera, apal, ispilu eta argiekin
• Erretiluetarako bi gurdi
• Dendaostean 6 m2
• Iturria (edateko ura)
• Langileen arropak eta gauzak gordetzeko armairua
• Komuna (guztiz hornitua)
• Aire erauzgailua, larrialdiko argiztapena, aire girotua, pertsiana automatikoa, eguzkitik babesteko toldoa
• Zaindutako eta kalitateko dekorazio klasikoa.
*Gaur egun, I. taldeko jarduera-lizentzia du, baina C talde osagarrira egokitzeko aukera du.
Aire girotua eta su-itzalgailuak prest utziko dira, araudia betez.
Udalerria: Bilbao
Prezioa: Alquiler 600€/hilabetero negociables y con facilidades para iniciar la actividad
Deskribapena:
220 m2-ko pabiloia, bulegoak, komunak eta aldagelak dituena, eraikuntzan lan egiteko oso ondo prestatua. Instalatzaileak, igeltseroak, argiketariak edo antzekoak. Kamioientzako sarbidea. BILBAO-GALDAKAO ERREPIDEA, 6 zk., 2. erdisotaren solairua, 7A lokala
Udalerria: Etxebarri
Prezioa: Venta 160.000€ / Alquiler 975€ (negociables)
Deskribapena:
40 m2-ko lokala, bi solairu: behean, bezeroen arretarako eta salgaiak erakusteko zona; goian, biltegia. Aluminiozko erakustokiak eta apalak, eta beirazko erakusleiho zabala. Jendea igarotzen den kale batean, ondo ikusten den leku batean kokatuta, Leioako anbulatorioaren ondoan.
Udalerria: Leioa
Prezioa: Venta 38.000€ / Alquiler 500€ (negociables con opción a compra)
Deskribapena:
30 metro koadroko lokal ekipatua, elektrizitate materialaren salmenta eta konponketatarako. Beheko solairua eta solairuartea. Ametzola plazatik oso gertu, duela gutxi berritua.
EKIPAMENDUA: beheko solairuan, mostradorea eta apalategiak, 3 beira-arasa eta material elektrikorako erakustokia. Solairuartean, hodiak, kableak… gordetzeko apalak. Kristalezko erakusleihoa, barrualdea ikusten uzten duen pertsianarekin.
Udalerria: Bilbao
Prezioa: Venta 50.000€ (negociable con opción a compra)
Deskribapena:
Autozerbitzuko ikuztegi modura egokitutako 40 metro koadro inguruko lokala alokairuan. Makinak oso egoera onean. Jende mugimendu handiko leku batean kokatuta, Durangoko Hiper Simply merkataritza gunean; beraz, ekintza bandalikoetatik babestuago. Gainera, aparkaleku zabala.
EKIPAMENDUA: 13 kg-ko 2 ikuzgailu, 18 kg-ko 2 lehorgailu, FAGOR etxekoak, eta 1 termo elektriko, DOMUSA markakoa.
Udalerria: Durango
Prezioa: 500€ / mes
Deskribapena:
Bi solairuko lokala alokairuan: solairu nagusia, 70 metro koadro ingurukoa, gehi 50 metro koadro inguruko banatu gabeko solairua gainean. Bulegoa, biltegia eta komuna. Basauriko merkataritza gune garrantzitsuenetako batean kokatua, inguruan oinarrizko zerbitzu guztiak izanik.
EKIPAMENDUA: erakusleiho zabala, barrualdea ikusten uzten duen pertsiana elektrikoa, melaminaz estalitako hormak, bulegoa altzari guztiekin, WC eta biltegia.
Udalerria: Basauri
Prezioa: 600€ / mes
Deskribapena:
Alokairuan eskainitako 3 postu, Barakaldoko San Bizente auzoko Santiagoko Merkatu ezagunean: postuetako batek hotz-ganbera bat du, eta beste biak prestatuta daude harategi-urdaitegi jarduerarako. Goitik behera berritua eta guztiz hornitua harategi-urdaitegi modura erabiltzeko. Altzariak egoera ezin hobean. Bi ate: bata, kaletik sartzeko; bestea, merkatu barrutik sartzeko.
EKIPAMENDUA: hotz-ganbera, 2 beira-arasa, harategiko lantegia, hestebeteak egiteko makina, haragia txikitzeko makina, fianbrea mozteko makina, hutsean ontziratzeko makina, 2 balantza kutxa erregistratzailearekin, eta gainerako tresneria guztia (labanak, aizkorak, kakoak…).
Udalerria: Barakaldo
Prezioa: 780€ / mes
Deskribapena:
Lokal ekipatua alokairuan, elikagai ultraizoztuak saltzeko, solairu nagusi eta sotoarekin. Sestaoko Hiru Kontzeju plazan kokatua.
EKIPAMENDUA: mostradorea kutxa erregistratzailearekin, apalak, produktuentzako 3 hotz-ganbera, 5 pisu, beste hotz-ganbera bat sotoan (salgaiak kontserbatzeko), eta komuna. Kristalezko erakusleihoa eta pertsiana.
Udalerria: Sestao
Prezioa: 500€ / mes (opción a compra)
Deskribapena:
Betiko jatetxe-erretegia, baserri-giroko estetikarekin. Inguruan ez dago antzekorik. Oso ondo baloratua gida turistikoetan, bere zerbitzuagatik.
Gorozika auzoan kokatua, ingurune natural batean, potentzial handikoa Durango eta Zornotza bezalako industria eremu handietatik hurbil egoteagatik (20 minututik behera).
EKIPAMENDUA: guztiz hornitutako sukaldea; erretokia, kanpoan. Jangela bat otordu indibidualetarako (60 pertsona) edo ospakizunetarako (100 pertsona), eta 20 lagunentzako beste bat, altzari eta tresneria guztiarekin. Gainera, terraza zabala eta aparkalekua, itxita egon arren mantentze-lanak izan dituena, berriro zabaltzeko edozein unetan. Traspasoa altzari eta tresneria guztiarekin.
Udalerria: Muxika
Prezioa: 1.800€ / mes (opción a compra)
Deskribapena:
Baso-jardineritzako makineria saltzeko eta konpontzeko tailer gisa ekipatutako lokala, Zallan. Bi solairu: beheko solairua 105 metro koadro ingurukoa, guztiz intsonorizatua eta egokitua, konponketa eremu modura. Goiko solairua 70 metro koadro ingurukoa:bulegoa, biltegia, komuna eta tailerra.
Udalerria: Zalla
Prezioa: 800€ - 1.000€ / mes (negociables / opción a compra)
Deskribapena:
120 metro koadro inguruko lokal zabala, guztiz ekipatua taberna-kafetegi baten tresneriaz, 2. taldeko lizentzia.
Sestaoko Txabarri kalean kokatua, Hiru Kontzeju plazaren aurrean.
EKIPAMENDUA: Microuhin-labea, 2 botilategi handi, kafe makina, ontziteria, guztiz hornitutako sukaldea, kutxa izozkailua, frijigailua, termo elektrikoa, 8 mahai eta beren aulkiak, 7 taburete, TB, 2 WC (horietako bat elbarrientzat egokitua), musika ekipoa 6 bozgorailuko soinu sistemarekin, aire girotua, intsonorizazio akustikoa, segurtasun kamerak, kristal blindatuak eta kanpoko pertsiana.
Udalerria: Sestao
Prezioa: Alquiler 800€/hilabetero (opción a compra) - Venta 220.000€ (plazos negociables)
Deskribapena:
Lokala alokairuan, guztiz ekipatua, biltegirako eta probagelarako lekuarekin.
Bilboko Errekalde auzoaren erdigunean, dentsitate demografiko handiko eta merkataritza tradizio luzeko auzoa.
EKIPAMENDUA: erakusmahaia, apalak, esekitokiak, armairuak, tiraderak, kanpoko olana, kristalezko erakusleihoa eta lokalaren barrualdea ikustea ahalbidetzen duen pertsiana.
Udalerria: Bilbao
Prezioa: 400€ / mes
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.