Haur-parkea eta kafetegia. Jolas-eremu handi bat dago eta beste txikiago bat 3 urtetik beherako haurrentzat
Bezeria fidelizatuta dago, eremu honetakoak eta inguruko gainerako herrietakoak dira. Bezeroak pertsona partikularrak izan daitezke, baita ikastetxeetako taldeak, elkarteak eta abar ere
Kokapen zehatza: Axpeko Erribera etorbidea – Erandio
| Eskualdatzearen arrazoia: | Eskualdatzea |
|---|---|
| Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Berehala |
| Negozioaren antzinatasuna: | 18 urte |
| Kontratuaren egoera: | Jabetza |
| Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | 232 m2 inguruko lokala, alokairuan (1.450€+BEZ). Honako hauek ditu: kafetegia eta meriendak egiteko tokia dauden eremua, joko-eremua, sukaldea eta komunak Lehen unetik jarduera behar bezala garatzeko beharrezkoa den guztiarekin eskualdatzen da (altzariak, jokoak, etab.) |
| Lantaldea: | 4 lagun: autonomo bat (jabea) eta 3 langile (lanaldi partzialean) |
| Informazio gehigarria: | Bi vending makina ditu. Salmenta-bolumen handia dute eta diskoteka baten parean daude kokatuta estrategikoki. Ezin hobea haurrekin lan eginez gozatzen duten eta haurrei kalitatezko arreta eman nahi dieten pertsonentzat |
| Tutoretza: | Jabea bezero eta hornitzaileekin laguntzeko prest |
| Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 75.001€-100.000€ |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.