202500872R

Ostalaritza - Getxo

Negozioaren deskribapena


Establezimenduaren espezializazioa gosariak eta brunch-a dira, eta era askotako zerbitzu gastronomikoak ere eskaintzen ditu egun osoan, baita asteburuetan gauean ere. Lokalak 24 mahaikiderentzako lekua du, barraren eta 8 mahairen artean banatuta. Gainera, 10 m²-ko terraza jartzeko baimena du. Presentzia aktiboa du sare sozialetan, Instagramen eta Googlen. Azken horretan 5/5eko balorazioa du.

Kokapen zehatza: Torrene kalea 4 - 48.991 Algorta


Argazkiak


Informazio gehigarria

Eskualdatzearen arrazoia: Eskualdatzea
Eskualdatzeko aurreikusitako epea: Berehala
Negozioaren antzinatasuna: Urte 1
Kontratuaren egoera: Jabetza
Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: 40 m²-ko lokala, udal-merkatuan dago eta 589 euroko errenta du hilean (komunitate-gastuak barne). Gainera, sarrerako ate bikoitza du, leihate handiak eta pertsiana automatikoa. Honako hauek ditu: 24 mahaikiderentzako gela bat, barra batekin eta 8 mahairekin; sukaldea erabat hornitua, kebidearekin; biltegia; komunak eta 10 m²-ko terraza, Hasiera-hasieratik jarduera normaltasunez egin ahal izateko behar den guztiarekin eskualdatzen da: ontzi-garbigailua; 2 hozkailu, horietako bat hozkailu/izozkailua; aire girotua; musika-ekipoa; kutxa erregistratzailea, TicketBai duena. Aparkaleku bat ere badu merkatuko garaje pribatuan.
Lantaldea: 2 autonomo (jabeak) eta lanaldi partzialeko langile bat asteburuetarako
Lizentziak: Lizentziak indarrean ditu
Balorazioa egin aurreko estimazioa *: 50.001€-75.000€

* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.

Itzuli

Eskatu informazio gehiago

Interesatuta bazaude eta informazio gehiago nahi baduzu, bete ezazu, mesedez, formulario hau:

*

*

*

*

*

Irakurri dut eta adoz nago webgunearen pribatutasun-politikarekin.


PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila. Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.

Bizkaiko Foru Aldundia - Dema Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia

Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.

© Dema 2026. Eskubide guztiak erreserbatutak. Pribatutasun-politika