Medikuntza estetikoko zerbitzu ugari eskaintzen ditu kontsulta honek: aurpegia gaztetzeko tratamenduak, toxina botulinikoa aplikatzea, peelingak, betegarri dermikoak (filler-ak) eta orbanak ezabatzea, besteak beste.
Lesio epidermikoak (garatxoak, keratosi seborreikoak eta errubi puntuak) ezabatzeko tratamendu dermatologikoetan ere espezializatuta dago. Tatuajeak kentzeko prozedurak ere egiten ditu eta esperientzia handia du horretan.
Bezero fidelizatuak ditu, emakumezkoak nagusiki. Bilbo Handia da bere eragin-eremu nagusia, baina Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hainbat herritako bezeroak ere baditu.
Kokapen zehatza: Ercilla kalea 44, 1. Ezk. - 48011 Bilbo





| Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
|---|---|
| Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Berehalakoa |
| Negozioaren antzinatasuna: | 37 urte (25 urte egungo kokalekuan) |
| Kontratuaren egoera: | Jabetza |
| Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | 80 m2 inguruko lokala. Eskuratzaile berriari alokatuko litzaioke. Bulegoa, tratamenduetarako 3 kabina eta biltegi-aldagela ditu. Dena egoera ezin hobean. Ekipamendu guztiarekin (laser eta irrati-maiztasuneko makinak, IPL, altzariak eta abar) eskualdatzen da, hasiera-hasieratik lanean hasi ahal izateko |
| Lantaldea: | 2 pertsona: 1 autonomo (jabea) eta 1 langile |
| Tutoretza: | Jabea laguntzeko prest. Bezeroekin laguntza, makinen erabilera eta abar |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.