Janari txinatarreko jatetxe aski ezaguna da. Onlineko plataformen bitartez etxera eramateko zerbitzua eskaintzen du, baita eramateko janari-eskaerak lokalean jasotzeko aukera ere. Urteen joanean bezero fidelizatuak lortu ditu, Bilbokoak nagusiki, baina Bizkaiko gainerako lekuetako bezeroak ere baditu.
Kokapen zehatza: Elcano kalea 36 – Bilbo





| Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
|---|---|
| Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Berehalakoa |
| Negozioaren antzinatasuna: | 19 urte |
| Kontratuaren egoera: | Jabetza |
| Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | 150 m2-ko lokala alokairuan (1.800 €/hil + BEZ), iraupen luzeko kontratua. 53 lagunentzako edukiera. Honela banatuta dago: jangela (16 mahai), hornitutako sukaldea (ke-aterabidearekin), biltegia, 2 komun bezeroentzat (horietako 1 egokitua), aldagela, langileentzako 1 komun eta patioa Hasiera-hasieratik lanean hasi ahal izateko beharrezkoa den guztiarekin eskualdatzen da |
| Lantaldea: | 4 pertsona: 2 autonomo (jabeak) eta 2 langile (zerbitzaria eta sukaldaria) |
| Tutoretza: | Tutoretza emateko prest |
| Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 50.001€-75.000€ |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.