26 urteko antzinatasuna duen tailer mekanikoa, Leioako hirigunean kokatua. Bertako bezero finkoak ditu, baita inguruko herrietakoak ere.
Mekanika-zerbitzu orokorrak eskaintzen ditu. Mekanikaren arloan ezagutzak dituzten bi pertsona proaktiboren artean eramateko ezin hobea
Kokapen zehatza:











| Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
|---|---|
| Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Berehalakoa |
| Negozioaren antzinatasuna: | 26 URTE |
| Kontratuaren egoera: | Jabetza |
| Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | Lokalak 110 m²-ko azalera du, gehi 10 m²-ko solairuartea, eta 4,5 m-ko altuera. Bai zorua bai sabaia intsonorizatuta daude. Ihes-gasak teilaturaino ateratzeko sistema du. Lan-eremua, bulegoa, aldagela eta komuna ditu Lokala negozioarekin batera eskualdatu nahi da,baina erosteko aukerarekin alokatzeko aukera ere egongo litzateke |
| Lantaldea: | 3 pertsona: lanaldi-erdiko langile 1 (horrek ere negozioa utziko luke) eta 2 bazkideak |
| Informazio gehigarria: | Jarduera behar bezala garatzeko beharrezkoa den guztia eskualdatzen da. 3 jasogailu, diesel- eta gasolina-gasen makina, prentsa, frenometroa, 2 lan-mahai, erremintak, lanabesak eta abar ditu. |
| Tutoretza: | Jabeak prest daude hartzaile berria prestatzeko. |
| Balorazioa egin aurreko estimazioa *: |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.