NEGOZIO EREDU PROPIO bat eta LAN EGITEKO METODO eraginkor bat eskaintzen dizkizu. "Asteko jarraipen prozesuaren" eta "elikadura berreziketaren" bidez, bezeroei "pisu osasungarria" lortzen eta "eguneroko bizitzako elikadura ohitura osasungarriak" ikasten laguntzen die. Ohitura horiei etorkizunean ere eutsi ahal izango diete.
Zentro hau KUDEATU AHAL IZATEKO PROFIL IDEALA (Naturhousek prestakuntza eta eguneroko aholkularitza eskaintzen ditu alderdi teknikoetan eta kudeaketa kontuetan) lanbidea osasun, nutrizio eta elikadura arloetan duten profesionalena da, pertsonekiko eguneroko tratua gustuko dutenena. Pertsona bakar batek kudeatu lezake.
Kokapen zehatza: Domingo Bernaola kalea, 4. 48300 Gernika-Lumo
Eskualdatzearen arrazoia: | Eskualdatzea |
---|---|
Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Berehala |
Negozioaren antzinatasuna: | 10 urte |
Kontratuaren egoera: | Jabetza |
Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | Lokala (ikus argazkiak) hilean 650,00 €-an (+ BEZa) alokatua. Negoziagarria jabearekin. Bulegoa instalazioekin uzten da, argazkietan ikusten den bezala. |
Lantaldea: | Ez dago. |
Informazio gehigarria: | BOST URTEKO KONTRATUA eskaintzen da (luzagarria), eta urtean 600,00 €-ko (+ BEZa) kanona ordainduko da. Ez dago produktu eta salmentagatiko rappelik. |
Tutoretza: | Enpresak etengabeko formakuntza eta laguntza eskaintze ditu dohainik bere FRANKIZIAren bidez (marketin, formakuntza teknikoa, informatikoa, kudeaketa, salmentak, merkataritza ekintzak,…) |
Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 20.000€ arte |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.