Paper denda, kopia denda eta inprimategia, bezero zorro zabalarekin eta oso kokapen onarekin, erraz ikusten den lekuan.
Bulegoko eta eskolako materiala saltzen du, 28.000 produktu baino gehiagoko katalogoarekin. Erreprografia, fotokopia, azaleztatze eta plastifikazio zerbitzua. Esperientzia handia inprimaketa digitalean (txartelak, triptikoak, flyerrak, errotuluak, diseinu grafikoa, estanpazioa ehunetan). Argazki zerbitzua eta nortasun agirirako argazkiak.
Kokapen zehatza: Autonomia Kalea, 23 (Avila kaleko izkina) - 48012 Bilbo





| Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
|---|---|
| Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | 1 urte |
| Negozioaren antzinatasuna: | 37 urte |
| Kontratuaren egoera: | Jabetza |
| Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | 220 m2-ko lokal guztiz hornitua. Solairuartean bulegoak eta sukalondoa ditu, eta sotoan biltegi bat, komun eta guzti. Kristalezko erakusleiho handi bat du izkinan, segurtasuneko kristalekin eta pertsianarekin. Kiocera 8001 funtzio anitzeko inprimagailua akabera emateko gailuarekin / Kiocera 5052 funtzio anitzeko inprimagailua / Kiocera 3050 funtzio anitzeko inprimagailua / HP Z9 PLUS plotterra, 36' / Orriak josteko makina / Plastifikagailu bobinaduna / Gillotina / Koloretako planoen eskanerra |
| Informazio gehigarria: | E-commerce estudioados.com domeinua duela 30 urte baino gehiagotik. Negozioa eskualdatu nahi da, lokala alokatuta. |
| Tutoretza: | Jabeak prest daude hartzaile berria prestatzeko. |
| Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 75.001€-100.000€ |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.