Industria mekanizazio ez-konbentzionaleko enpresa, elektrohigadurako makinekin (haria eta sartzea), sektore aeronautikoko eta industria sektoreko bezeroentzat (automobilgintza, tren-sektorea, etab.). Merkatuan ia lehiakiderik gabeko enpresa.
Kokapen zehatza: Uribe Kosta
| Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
|---|---|
| Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | 2 urte |
| Negozioaren antzinatasuna: | 28 urte |
| Kontratuaren egoera: | Jabetza |
| Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | Guztira 500m2 inguru hartzen dituzten bi pabilioi (elkartuak). Ekoizpen zona, leuntzeko zona solairuartean, biltegia, bulego teknikoa, kalitate bulegoa eta administrazio bulegoa, aldagelak eta komuna. 2 mekanizazio zentro, 9 hari-elektro makina, sartze bidezko elektrohigadurako 5 makina, zulagailu azkarreko makina bat, eskaner bidezko neurketa digitaleko beso bat. |
| Lantaldea: | 4 langile / 1 leunketa langile / 1 kalitate langile |
| Informazio gehigarria: | ITP Aerok homologatutako enpresa hornitzailea eta Hegan klusterreko kidea |
| Lizentziak: | ISO 9001 / ISO 9100 / ISO 14001 / NADCAP |
| Balorazioa egin aurreko estimazioa *: |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.