Ardikian eta ahunzkian espezializatutako harategia, bezero finko ugari dituena eta ostalaritza sektoreari saltzen diona. Banaketa zerbitzua du. Bilboko Erriberako Merkatuko 137. postua da, eta lehen solairuan dago. Negozio errentagarria, esklusiboa eta lehiakide gutxikoa (merkatuko bi postutan bakarrik saltzen da arkumea, ahunzkia eta ardikia).
Kokapen zehatza: Erribera z/g - 48005 Bilbo
Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
---|---|
Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | 2023ko abendua |
Negozioaren antzinatasuna: | 40 urte |
Kontratuaren egoera: | Jabetza |
Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | Bilboko Erriberako Merkatuko 137. postua. Udal emakidako ustiapen lizentzia, 35 urtetarako (22 geratzen dira) eta luzatzeko aukerarekin. 25 m2 inguruko postua, guztiz hornituta. Arreta emateko eta produktua erakusteko guena ditu, eta hotz ganbera ekipatua. Ontziratzeko makina, mozteko makina, hozteko erakustokia, TicketBai duten baskulak eta denetariko tresnak ditu. |
Informazio gehigarria: | Alokairua 800 €/hilabete, barne hartuta segurtasuna, ur beroa, mantentze lanak eta garbiketa. |
Lizentziak: | Udal lizentzia, beste 10 urtez luzatzeko aukerarekin. |
Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 50.001€-75.000€ |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.