Martxan dagoen negozioa eskualdatzen da. Erreferentziazko marka da Bilbon kalitate handikoak direlako tenperatura baxuan ondutako erreak (saiheskiak, oilaskoak, txuletak, txurraskoa, txorizoa, arranparrilla mistoak, hanburgerrak) eta Venezuelako gastronomiako ohiko zizka-mizkak eskaintzen dituelako.
Garrantzitsua da bezero leialen zorroa.
Balorazio bikaina egiten dute bezeroek Just eat eta Globo plataformetan.
Kokapen zehatza: Madariaga Etorbidea, 45, 48014 Bilbo.




| Eskualdatzearen arrazoia: | Eskualdatzea |
|---|---|
| Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Berehala |
| Negozioaren antzinatasuna: | 5 urte |
| Kontratuaren egoera: | Jabetza |
| Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | Lokal erabat egokitua eta hornitua. Ekipamenduan aipatzekoak dira orduko 70 errazio prestatzeko gaitasuna duen ikatz labea eta 12 barra dituen oilasko labea. |
| Lantaldea: | 2 lagun |
| Informazio gehigarria: | Eragiketan barne sartuko litzateke “Arepa Planet” marka, Globon oso posizionamendu ona duena. Lokala alokairuan dago, hilean 900 €. |
| Tutoretza: | Negozioaren titularra prest dago negozioaren kudeaketa arloko eskualdaketan laguntzeko. |
| Lizentziak: | Jarduera garatzeko beharrezkoak diren lizentzia guztiak ditu. |
| Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 20.001€-50.000€ |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.