Industria errolda garrantzitsua duen eremuan dago (Zamudioko Parke Teknologikoa barne), eta ekoizpena handitzeko eta lokalaren sarrerako eremuan dastaketak egiteko (badago horretarako gune estali bat) eta ostalaritzarako gune bat antolatzeko moduko instalazioak ditu.
Egungo bazkideek (une honetan garagardotegia kudeatzen dutenak euren lan jardueren berezko lanekin bateragarri eginez) ezin diote garagardotegiari marka merkatuan zabaltzeko eta ostalaritza gehituta negozioa dibertsifikatzeko behar den denbora eman. Oraindik bide luzea du egiteko sare sozialak eta sektorearen ekitaldiak oinarri hartuta. Ahalik eta errendimendu handiena lortzeko, interesgarria litzateke titular berriek dedikazio esklusiboa izatea.
Kokapen zehatza: Txorierriko errepidea, 46. Berreteaga industrialdea. 8. pabiloia. 1. modulua.
Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
---|---|
Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Berehala |
Negozioaren antzinatasuna: | 7 urte |
Kontratuaren egoera: | Jabetza |
Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | Instalazio berriak, funtzionamendu betean. 1.000 litroko lau hartzidura ontzi (etorkizunean ekipamendu gehiago instalatzeko eta ekoizteko ahalmena handitu ahal izateko espazioarekin). Hilean 1.490,00 €-an (+ BEZa) alokatuta. Ez legoke arazorik jabearekin. 300 m2 (eta badago 150 m2-ko beste bi gunetan sartzea). Marka erregistratua du. |
Lantaldea: | Ez dago. |
Informazio gehigarria: | Egindako inbertsioa berreskuratzeko interesa dago. |
Tutoretza: | Egungo bazkideak (garagardotegia kudeatzen dutenak) prest daude hartzaile berriei laguntzeko negozioaren eta bezeroen eskualdaketan. |
Balorazioa egin aurreko estimazioa *: |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.