Areto garbia da eta yoga, pilates, entrenamendu funtzionala eta antzeko jarduerak egin daitezke bertan. Jarduera bakoitzerako behar diren altzari guztiak ditu aretoak.
Harrera, komuna eta korridorea partekatuak dira, bai eta argiaren, uraren eta Interneten gastuak ere.
Lokala berritua dago eta martxan ari da 2015eko urritik (lehen bankua eta fruta denda izan zen). Iaz beste obra bat egin zen aretoa handitzeko. Oso leku onean dago, hainbat autobus geltokiren ondoan eta tren geltokitik minutu batera.
Bai ateak bai komunak udal araudira egokituak daude, gurpil aulkian doazen pertsonek erabili ahal izateko.
Altzariak egoera ezin hobean daude jarduera garatzeko, eta bezero finkoak ditu bai Barakaldokoak bai inguruetakoak.
Kokapen zehatza:
Eskualdatzearen arrazoia: | Eskualdatzea |
---|---|
Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Lehenbailehen |
Negozioaren antzinatasuna: | 2015etik |
Kontratuaren egoera: | Jabetza |
Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | Osagarri guztiak ditu pilates lurrean egiteko eta entrenamendu pertsonal funtzionalerako. |
Lantaldea: | 2 lagun autonomo, astean 2 orduz. |
Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 20.000€ arte |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.