Durangaldeko aholkularitza enpresa, merkataritzarako eta industriarako ahalmen handia duen Bizkaiko inguru batean.
FINKA ADMINISTRAZIOKO zerbitzuak eta KONTABILITATE, LAN ETA ZERGA ARLOKO aholkularitza eskaintzen dizkie enpresei eta partikularrei. Aseguru artekaritzako zerbitzuekin eta finantza produktuen salmentarekin osatzeko aukerekin (eskaintza izan dute).
Azken urte hauetako inguruabar berezien aurrean, negozioak Finken Administrazioaren arloa lehenetsi du komertzialki (gaur egun oso bezero-zorro ona du), eta horrek hartzen du fakturazioaren ia % 70. Hala ere, tradizionalki, kontabilitate, lan eta zerga aholkularitzako zerbitzu dezente ere eskaini izan dira (sozietateak, autonomoak eta pertsona fisikoak), bi zerbitzu horiek eskaintzeko langile espezializatuak baititu.
Kokapen zehatza: Durangaldea
Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
---|---|
Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Urte 1 |
Negozioaren antzinatasuna: | 33 urte |
Kontratuaren egoera: | Jabetza |
Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | 180 m2-ko lokala, alokatua (740,00 € + BEZa/hilean) |
Lantaldea: | Ekonomista bat, kontabilitate/zerga arloa daramana, eta administrari bat, finken administrazioan esperientzia handia duena. |
Informazio gehigarria: | Ekonomista bat, kontabilitate/zerga arloa daramana, eta administrari bat, finken administrazioan esperientzia handia duena. |
Balorazioa egin aurreko estimazioa *: |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.