Kontzeptu berri eta bereizgarria da sukaldaritza zerbitzua duten okindegi-opildegi-gozotegi sektorean.
Frantzian Lorrenako Champagne eskualdeko gariarekin egindako ogi frantsesa eta opilak dituzte. Ogien-opilen eta gazien errezetak Frantzian eta Galizian egiten dira.
Fast delicatessen jatetxe zerbitzua, lehengai onenak, kalitate handiko menuak, koipe asegaberik eta koloratzaile eta aroma artifizialik gabeak. Gozo belgikarrak, bizkotxoak, tartak eta gofreak egiten ditu, bere jakintza handia erakutsiz. Kafe eta te aukera handia. Badute kafe bat Europan urrezko domina jaso duena.
Lokala handia da eta altzari guztiak egoera onean daude lan egiteko.
Gainera, bezero finko ugari ditu.
Bi lagunen artean erraz kudea daiteke negozioa.
II. taldeko lizentzia du.
Kokapen zehatza: Urkixo zumarkalea, 68 (48011 Bilbo)

| Eskualdatzearen arrazoia: | Eskualdatzea |
|---|---|
| Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Zehaztu gabe. |
| Negozioaren antzinatasuna: | 4 urte |
| Kontratuaren egoera: | Jabetza |
| Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | Menua eta kartan jaten emateko prestatutako sukaldea. Beharreko makineria guztia (erakustokiak, kafe makinak,...) |
| Lantaldea: | Gaur egun bi bazkideek egiten dute lan. |
| Informazio gehigarria: | Gaur egun bi bazkideek egiten dute lan. |
| Lizentziak: | Jarduera lizentzia indarrean du |
| Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 100.000€ baino gehiago |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.