202200143R

Bere espezialitateak dira aurrez prestatutako jakiak, euskal gaztak, euskal kontserbak eta inguruko txakolina. - Getxo

Negozioaren deskribapena


Negozioak 20 urte baino gehiago daramatza martxan. Urdaitegia izateaz gain, aditua da batez ere euskal delicatessen produktuetan eta ardoetan. Bere espezialitateak dira aurrez prestatutako jakiak, euskal gaztak, euskal kontserbak eta inguruko txakolina. Zainzuriak, eztiak, lekaleak, ogi txigortuak, askotariko gatzak... hori guztia, ahal den guztietan, ingurukoa izan dadin saiatuz. Lokalak 60 metro karratu ditu, ongi funtzionatzen du eta lan egiteko behar den ekipamendu guztia du, baita bezero oso leialak ere. Algortan (Getxo) dago, oso toki onean, metrotik eta Manuel Gainza aparkaleku berritik hurbil, eta funtsezko hainbat zerbitzu ditu inguruan (okindegia, moda dendak...)

Kokapen zehatza: Alangobarri, 10 48892 Algorta (Getxo)


Argazkiak


Informazio gehigarria

Eskualdatzearen arrazoia: Eskualdatzea
Eskualdatzeko aurreikusitako epea: Berehala
Negozioaren antzinatasuna: 20 urte
Kontratuaren egoera: Jabetza
Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: Erakustaltzari-hozkailua, hotz ganbera, TPV, 2 ebakigailu, ontziratzeko makina eta altzari guztiak egoera ezin hobean.
Lantaldea: Pertsona bat lanaldi erdian
Informazio gehigarria: Pertsona bakar batek eraman dezake negozioa. Gaur egun 900 € ordaintzen ditu hilean.
Lizentziak: Lizentziak indarrean ditu.
Balorazioa egin aurreko estimazioa *: 20.001€-50.000€

* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.

Itzuli

Eskatu informazio gehiago

Interesatuta bazaude eta informazio gehiago nahi baduzu, bete ezazu, mesedez, formulario hau:

*

*

*

*

*

Irakurri dut eta adoz nago webgunearen pribatutasun-politikarekin.


PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila. Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.

Bizkaiko Foru Aldundia - Dema Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia

Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.

© Dema 2025. Eskubide guztiak erreserbatutak. Pribatutasun-politika

Negozi-ONek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobea izan dezazun, zure nabigazio ohituren arabera egindako profil batean oinarrituta, bai eta informazio estatistikoa lantzeko ere. Konfigurazioa aldatu, edo baztertudezakezu, baita informazio gehiago lortu ere.


ONARTU