“Baltza Etxea” taberna Bilboko Sarriko auzoan dago. Lokalak 50 metro karratu ditu, eta biltegia, sotoa eta 2 komun.
Taberna-kafetegia da, eta pintxo hotz eta beroetan espezializatua dago (tortilla, sandwichak...), eta askotarikok kroketak (bakailaoa, urdaiazpikoa...) etxean eginak eta askotariko kazolatxoak (piper beteak...) saltzen ditu. Gainera, Delicatessen produktuak saltzen dituzte: hegaluze eta mendrezka latak, Zamorako txorizoa, Mantxako gazta, ardi gazta, Santoñako antxoak... Ekartzen dituzten produktu guztiak erosten dizkiete bezeroek.
Gaur egun jardun betean ari da lanean, eta bezero oso leialak ditu.
Altzari guztiak egoera onean daude eta berriak dira behar bezala lan egiteko. Barran gune bat du pintxoak prestatzeko eta zerbitzatzeko. Bi butano su ditu pintxo beroak egiteko.
Terraza du (4 mahai) eta barruan beste 4 mahai.
Oso aproposa negozioa 2 lagunen artean kudeatzeko.
Kokapen zehatza: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 137 (48015 Bilbo)
Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
---|---|
Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | Zehaztu gabe. |
Negozioaren antzinatasuna: | Lokalak 40 urte baino gehiago daramatza martxan (egungo titularrek 10 urte daramatzate). |
Kontratuaren egoera: | Jabetza |
Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | Egungo altzariak. Hotz ganbera handi bat, berria, edarietarako. Beste ganbera txikiago bat barraren gunean eta sotoan 2 hozkailu eta zutiko bi izozkailu, berriak. Mikrouhin labea. Kontratu blindaturik gabeko kafe makina. Aire girotu berria. 1 SMARTV 74'-koa eta beste bat 48'-koa. |
Informazio gehigarria: | Gaur egungo jabeek larunbat arratsaldeetan eta igandeetan egun osoan ixten dute. Abuztu osoan 09/10 arte. Zubi eta jaiegun guztietan. Gaur egun 900 € ordaintzen ditu hilean (zergak barne). Adierazi dute prezioa 550 eta 650 € artean jaisteko prest egongo litzatekeela jabea. Terraza jartzeko udal lizentzia. Ez dute kontratu blindaturik, ez kafe hornitzailearekin, ez garagardo hornitzailearekin, ez beste inolako hornitzailerekin. Gainera, terraza erabilera publikoko lurzoru pribatuan dagoenez (oinezkoentzako gunean), oso gutxi ordaintzen da (170 €/hilean). |
Lizentziak: | Jarduera lizentzia indarrean du |
Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 20.000€ arte |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.