Busti eta lehorreko garbiketak egiten ditu, bereziki jantziak, emaztegaien soinekoak edo jaunartzekoak, eta larruak. Halaber, alfonbrak, moketak, sofak eta abar tratamendu bereziekin (akaroen kontrakoak, sitsen kontrakoak...) garbitzeko zerbitzuak eskaintzen ditu.
Basauriko eta hurbil dauden herrietako (Arrigorriaga, Galdakao, San Miguel, etab.) bezeroak ditu. Enpresaren bezeroen artean daude, halaber, enpresak eta erakunde publikoak (ikastetxeak, txokoak, udalak, zinema-enpresak, etab.).
Kokapen zehatza: Balendin Berriotxoa kalea 11 - 48970 Arizgoiti
| Eskualdatzearen arrazoia: | Erretreta |
|---|---|
| Eskualdatzeko aurreikusitako epea: | 1 urte |
| Negozioaren antzinatasuna: | 1972az geroztik |
| Kontratuaren egoera: | Jabetza |
| Beste ekipamendu eta/edo instalazio batzuk: | 75 m2 inguruko lokala alokairuan beheko solairuan, eta 75 m2-koa solairuartean. (errenta: 1.100 + BEZa) Beheko solairua: erakusmahaia, lisatzeko eremua, lehorreko eta urezko makina, lehorgailua, prestaketa-eremua eta komuna) Solairuartea: biltegia, lehortzeko eta arropa antolatzeko eremua Lehen unetik jarduera behar bezala garatzeko beharrezkoa den guztiarekin eskualdatzen da (makinak, altzariak, etab.) |
| Lantaldea: | 2 pertsona: autonomo 1 (jabea) eta langile 1, denbora partzialean |
| Tutoretza: | Tutoretza emateko prest |
| Balorazioa egin aurreko estimazioa *: | 20.001€-50.000€ |
* Demak baloraziorik egin ez duenez, jabeak egindako estimazioa.
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.