50 m2 inguruko merkataritza lokala Bilboko Uribarri auzo ezagunean. Artisau pastelen denda modura erabiltzeko prest, nahiz eta beira-arasa hoztaileak behar dituzten beste negozio mota batzuetarako ere erabil daitekeen. Goitik behera ekipatutako lokala, espaloi zabala duen merkataritza zonan kokatua, Trauko kalearen oinezkoen eremutik metro gutxira eta metro geltokitik hurbil. Ezaugarriak:
• 2,5 m linealeko erakusleihoa, argiztatua
• Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako sarrera, arranpa zabalarekin
• Publikoaren arreta eremu zabala
• Hiru beira-arasa hoztaile, argiztatuak (bi txiki, erakusleihoaren aldean, eta beira-arasa luze bat, botilategi, harraska eta barrualderanzko barra txiki batekin)
• Apalategiak, tiradera, apal, ispilu eta argiekin
• Erretiluetarako bi gurdi
• Dendaostean 6 m2
• Iturria (edateko ura)
• Langileen arropak eta gauzak gordetzeko armairua
• Komuna (guztiz hornitua)
• Aire erauzgailua, larrialdiko argiztapena, aire girotua, pertsiana automatikoa, eguzkitik babesteko toldoa
• Zaindutako eta kalitateko dekorazio klasikoa.
*Gaur egun, I. taldeko jarduera-lizentzia du, baina C talde osagarrira egokitzeko aukera du.
Aire girotua eta su-itzalgailuak prest utziko dira, araudia betez.
Prezioa: | Alquiler 600€/hilabetero negociables y con facilidades para iniciar la actividad |
---|
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.