NEGOZION EMPREST!

NEGOZION EMPREST
ENPRESAK LANGILEEI
ESKUALDATZEKO PROGRAMA
JABEEN ALDETIK ERRELEBORIK EZ BAINA KAUDIMENGABEZIAREN ARRISKURIK ERE EZ DUTEN ENPRESAK

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, Dema agentziaren bitartez, enpresak langileei eskualdatzea sustatzeko beste tresna bat aktibatzearen alde egin du, enpresa bideragarriak itxi ez daitezen eta enplegurik suntsitu ez dadin.

Zer eskainiko dugu?

Prozesuaren deskribapena

01
Enpresaren aurkezpena eta ezaugarriak.

Enpresaren jabeekin bilera:

  • Helburuak eta asmoak zehazteko
  • Enpresaren ezaugarriak:
    • Enpresaren oinarrizko informazioa.
    • Aurrekari garrantzitsuak
    • Kapitalaren egitura
    • Langileen egitura
02
Enpresaren egoera aztertzea jabeen ikuspegitik, balorazio ekonomikoa egiteko

Enpresaren jabeek emandako informazioan oinarrituta, negozio-eredua eta egoera ekonomiko-finantzarioa aztertzen dira.

  • Balio-proposamena eta merkatuko posizionamendua aztertzea.
  • Negozioaren funtsezko baliabideak aztertzea.
  • Enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioa aztertzea eta ondare-egoeraren balorazioa egitea.
03
Etorkizuneko ikuspegia eta enpresaren balorazioa jabeen arabera.

Negozioaren diagnostikoa eta egungo egoeraren azterketa egin ostean, jabeek etorkizunerako duten ikuspegia aztertuko dugu, eta ikuspegi horretan oinarrituta egingo da enpresaren balorazioa.

Hona hemen jarraituko den metodologia:

  • Negozioaren etorkizuneko bilakaeraren hipotesia egitea, jabeen arabera.
  • Negozioaren proiekzio ekonomiko-finantzarioa egitea, planteatutako hipotesian oinarrituta.
  • Enpresaren balorazioa.
04
Langileek eta ekintzaile potentzialak duten erosteko interesa aztertzea.

Enpresako langileekin bilerak egitea:

  • Baloratzeko langileek zer ahalmen duten enpresa eskuratu eta kudeatzeko.
  • Zehazteko langileek partaidetza-proiektuarekiko zer nolako konpromiso indibidualak hartuko dituzten.
  • Funtsezko talde ekintzailea proposatzeko, baita lidergo egitura berria eta behar bezala funtzionatzeko euskarriak ere.
05
Etorkizuneko ikuspegia eta enpresaren balorazioa talde ekintzailearen arabera.

Jabeek negozio-ereduari eta merkatuko posizionamenduari buruz emandako informazioan eta ondare-egoera ekonomiko-finantzarioan oinarrituta, talde ekintzailearen etorkizuneko ikuspegia aztertuko da, ikuspegi horretan oinarrituta egingo da enpresaren balorazioa. Hona hemen jarraituko den metodologia:

  • Negozioaren etorkizuneko bilakaeraren hipotesia egitea, talde ekintzailearen arabera.
  • Enpresaren etorkizuneko estrategia partekatua zein hipotesitan oinarrituko den aukeratzea.
  • Negozioaren proiekzio ekonomiko-finantzarioa egitea, planteatutako hipotesian oinarrituta.
  • Enpresaren balorazioa.
06
Oinordetza-plana diseinatzea.

Jabeek eta talde ekintzaileak balorazioa egiteko prozesua burutu ostean, DEMAtik:

  • Negoziazio-prozesuan partaide diren aldeei lagunduko diegu eskualdaketaren bideragarritasunarekin lotutako adostasun batera irits daitezen, bai bideragarritasun ekonomikoari dagokionez (eskualdatzearen prezioa), bai antolamenduaren bideragarritasunari dagokionez (jabeak negozioaren kudeaketatik ateratzeko prozesua)
  • Oinordetza-proiektuaren finantzaketarako hainbat aukera aztertuko ditugu.
  • Partaidetza-egituraren diseinuari buruzko orientabidea emango dugu (oinordetzaren egitura juridikoa).
07
Planaren kudeaketa eta egikaritzea.

  • Jabeek eta langileek partaidetza-proiektuarekiko zer nolako konpromiso indibidualak hartuko dituzten zehaztea.
  • Lortutako akordioak formalizatzea.

Abian dauden proiektuak

01. Ibilgailuen mantentze-lanak eta konponketak egiten dituen enpresa bat eskualdatzeko NEGOZION EMPREST proiektua
Eskualdatzearen arrazoia: Jabeek erretiroa hartzea
02. Prestakuntza-zerbitzuak ematen dituen enpresa bat eskualdatzeko NEGOZION EMPREST proiektua
Eskualdatzearen arrazoia: Jabeek erretiroa hartzea
03. Sukaldeak diseinatu eta egiten dituen enpresa bat eskualdatzeko NEGOZION EMPREST proiektua
Eskualdatzearen arrazoia: Jabeek erretiroa hartzea
04. Informatika-zerbitzuak ematen eta ekipo eta sistemak saltzen dituen enpresa bat eskualdatzeko NEGOZION EMPREST proiektua
Eskualdatzearen arrazoia: Jabeek erretiroa hartzea
05. Instalazio elektrikoak egin, konpondu eta mantentzen dituen enpresa bat eskualdatzeko NEGOZION EMPREST proiektua
Eskualdatzearen arrazoia: Jabeek erretiroa hartzea
06. Kontularitzako, zerga-arloko eta informatikako aholkularitza-zerbitzuak ematen dituen enpresa bat eskualdatzeko NEGOZION EMPREST proiektua
Eskualdatzearen arrazoia: Jabeek erretiroa hartzea

Atzera

Harremanetan jarri

*

*

Irakurri dut eta ados nago webgunearen pribatutasun-politikarekin.


DiputaciĆ³n de Bizkaia - Departamento de empleo, inclusiĆ³n social e igualdad | Dema Bizkaia

© Dema 2024. Eskubide guztiak erreserbatutak. Pribatutasun-politika

Negozi-ONek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobea izan dezazun, zure nabigazio ohituren arabera egindako profil batean oinarrituta, bai eta informazio estatistikoa lantzeko ere. Konfigurazioa aldatu, edo baztertudezakezu, baita informazio gehiago lortu ere.


ONARTU