Konkurtso legearen testu bategina erreformatzeko 16/2022 Legean egindako berrikuntzei esker, enpresek tresna berriak izan ditzakete likidazioa saihesteko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren helburuetako bat da enplegu gehiago eta hobea sortzea.
Zentzu horretan, zailtasunak dituzten Bizkaiko enpresek aurrera jarraitzea bultzatzen du Enpresa Transmisioko programak, ekoizpen unitate errentagarriak edo berrabiaraziak erosiz eta, horrela, enpleguari eutsiz.
Gainera, enpresa horiek langileek erostea bultzatzen du, kalitatezko enpleguekiko oso sentikorrak diren gizarte enpresak sustatuz.
Helburu horiek betetzeko, DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Deusto Business Schoolekin eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide eta Psikologia fakultateekin lankidetzan, metodologia berritzaile bat garatu du ekoizpen unitateak erosteko bideragarritasun planak bermatzeko, kontuan hartuta enpresaren errealitatea, esparru juridikoa eta, batez ere, pertsonak.
Ekoizpen unitate bat edo batzuk erosteko eskaintza aurkezteko aukera aurreikusten du 16/2022 Legeak, kaudimengabezia (egungoa, hur-hurrekoa edo gertagarria) detektatzen denean hasi eta enpresa likidatzean amaitzen den bidearen une desberdinetan.
Une horietako bakoitzean, negozio unitate bideragarriak erosteko eta enpleguari eusteko aukera dute langileek.
Bideragarriak diren enpresetan kaudimengabezia (egungoa, hur-hurrekoa edo gertagarria) detektatzen denean, enpresa horien jarraipena sustatzen da.
Bideragarritasun plana egiten da, ahalik eta enplegu gehienari eutsiko zaiola bermatuz.
Gizarte ekonomiako enpresak sortzea bultzatzen da. Enpresa horietan, langileak dira jabeak.
Konkurtso prozedura laburtzen da, likidazioaren ordezko aukera bat delako. Kontuan izan behar da konkurtso administrazioak eta enpresak berak denbora asko behar izaten dutela likidazio prozesua osatzeko.
Konkurtso administrazioak aztertu beharreko bideragarritasun planari fidagarritasuna ematen dio, diziplina anitzeko talde tekniko baten inplikazioa behar duen metodologia zorrotz batek bermatzen duelako.
Semaforoak erabiltzen dituen metodo baten arabera lantzen dira transmisio prozesuak DEMA metodologian. Horrela, denbora eta baliabideak galtzea saihesten da; izan ere, mugarrietan oinarritutako aurre-bideragarritasun diagnostiko bat egiten da, denbora gutxian ondorioztatu ahal izateko komeni den ala ez egoeraren ebaluazioa egiten jarraitzea eta, ondoren, bideragarritasun plana egitea.
Modu berritzailean, integratuan eta ad hoc tratatzen dira bai enpresa proiektuaren bideragarritasun aldagaiak, bai giza taldea (enpresa erosi nahi duten langileak), bai balorazioari eta sozietate akordioei lotutako aldagaiak (proiektuaren alderdi juridikoak).
Proiektua identifikatu ondoren, baloratzen da ea arrazoizkoa den transferigarritasuna aztertzeko eta dinamizatzeko ahalegina egitea.
Bloke hau hiru zatitan banatzen da, helburu espezifikoekin bat etorriz:
A.- Langileen banakako azterketa, enpresaren lidergoa beren gain hartzeko duten ahalmena baloratzeko.
B.- Langileen azterketa kolektiboa, enpresaren lidergoa beren gain hartzeko duten ahalmena baloratzeko.
C.- Elkarlaneko gobernantzarako gaitasunak optimizatzeko eta hobetzeko proposamena.
Bloke hau hiru zatitan banatzen da, helburu espezifikoekin bat etorriz:
A.- Negozioaren bideragarritasunaren azterketa: datu sekundarioetan oinarrituta, eta enpresak emandako zuzeneko datuekin osatuta azken ekitaldirako, kontuan hartuta epigrafe hauei buruzko ratioak:
B.- Enpresaren balioaren kalkulua: batez ere kutxako fluxuen metodologia erabiliz kalkulatzen da.
C.- Finantzaketaren azterketa:
Ondare egoeraren eta beste ratio batzuekin duen harremanaren arabera, langileek finantzaketari ekiteko modurik onena identifikatzen da.
Bloke honek bi zati ditu, eta horietan, eredu proposamenak egiten dira proposatutako bi helburuetarako:
1.- Aukeratutako formula juridikoaren arabera (langileen ahalmena aztertu ondoren), transferentzia egiteko bidea identifikatzen da, eta egoera posible guztien protokoloak dokumentatzen dira
2.- Protokolo bat egiten da edozein fasetan identifikatutako arrisku potentzial bakoitzerako.
Identifikatutako arriskuen arabera, arrisku bakoitzari dagokion protokoloa aktibatzen da.
Aplikatibora sartzeko, zure emaila eman behar diguzu:
© DEMA 2023 edo © ASOCIACIÓN DE APOYO AL DESARROLLO EMPRESARIAL (DEMA-ENPRESA GARAPENA) 2023
"Ustiapeneko eskubide guztiak titularrarenak dira, hots, Enpresa Garapena Bultzatzeko DEMA-ENPRESA GARAPENA Elkartearenak. Debekatuta dago lan hau erreproduzitu, banatu, haren komunikazio publikoa egin edo eraldatzea, non eta ez den titularrak idatziz eta berariaz emandako baimenarekin."