ESKURA EZAZU
ABIAN DAGOEN NEGOZIO BAT
IKUSI ERAKUSLEHIOA IKUSI MAPA

ENPRESEN TRANSMISIORAKO NEGOZION PROGRAMAK GAUZAK ERRAZTUKO DIZKIZU

MARTXAN DAGOEN NEGOZIO BAT ESKURATZEAREN ABANTAILAK

ARRISKU GUTXIAGO
Arriskuak minimizatuko dituzu, abian dagoen eta bezero zorro bat duen enpresa bat eskuratuta

ALDUNDIAREN DIRULAGUNTZAREKIN
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak izango dituzu, 20.000 euroraino

ESPERIENTZIATIK IKASTEA
Negozioa transmititzen duen pertsonaren esperientziatik sortutako ezagutzaz baliatuko zara

BEZEROEN KONFIANTZA
Marka komertzial ezagun batez baliatuko zara

ADITUEN LAGUNTZA 
Profesionalen aholkularitza jasoko duzu, eta zure negozio berrian lagunduko dizute

BEREHALA JARDUNEAN HASTEA
Administrazioko baimenez eta lizentziez eta pertsonak kontratatzeko baldintzez baliatuko zarelako: hornitzaileak, errentatzaileak...

GURE PROGRAMAREN ABANTAILAK

AURKITU NEGOZIO BAT ZURE NEURRIRA
Bizkaian eskualdatzen diren negozioen bilaketa ordenatua

METODOLOGIA EGIAZTATUAZ EGINDAKO BALORAZIOA
Eskualdatzen den negozioaren balorazioa, teknikari espezialistek metodologia zehatz batez egina

NEGOZIO OPARO BAT
Laguntza teknikoa ekintzaileari egin beharreko eskualdatzearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa aztertzeko

ESKUALDATZE SEGURUA
Laguntza teknikoa eta bitartekaritza eskualdaketa prozesuan

ITZULI BEHARRIK GABEKO DIRULAGUNTZA
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza jasotzeko aukera, Ekintzailetza Egitasmoei buruzko Foru Dekretuaren babesean

     

Transmisioan dauden negozioak Bizkaian

Gaur egun 210 negozio eskualdatzen ari dira, 257 negozio eskualdatutak dagoeneko

Artisau erara egindako mikro garagardotegia

Jarduera:
TXORIERRI GARAGARDOA, SL 2015ean osatutako euskal mikro garagardotegia da. Hazteko aukera handiak dauzka instalazio apartak izateaz gain merkatuan aintzatetsitako marka propioa duelako. Fakturazioaren % 80 errezeta propioarekin prestatutako marka propioari (erregistratuta) dagokio. Marka hori “Asociación Basquebeer” elkartearen bidez, inguruko ostalaritzaren bidez eta on line merkaturatzen da. Fakturazioaren beste % 20 hirugarrenentzako fabrikaziotik (euren errezetekin eta markekin), beren “logoa" duten enpresentzako fabrikaziotik eta fabrikan eskaintzen diren bisitaldi gidatuetatik iristen da.

Udalerria: Sondika

Informazio gehiago
Kontaktatu

Leihoak eta kristalezko itxiturak.

Jarduera:
"VENTER Sistemas" markak batez ere Euskal Herrian eta Kantabrian eman ditu zerbitzuak, estatu mailan ere ezaguna den arren. Kalitate oso oneko hornitzaileekin lan egiten du, eta egungo titularrak bezero eta kontaktu ugari ditu, sektorean eman dituen 33 urteetan sortuak.

Udalerria: Bilbao

Informazio gehiago
Kontaktatu

Hortz klinika

eskualdatuta

Jarduera:
Martxan dagoen hortz klinika, Bilboko auzoan, bezeroen leialtasun handiarekin.

Udalerria: Bilbao

Informazio gehiago
Kontaktatu

Naturhouse frankizia Gernikan

Jarduera:
Negozioa (une honetan martxan dago eta oso bezero zorro ona du) GERNIKAko udalerrian ESKUALDATZEA proposatzen da. Haren merkatua inguruko udalerrietara zabaldu liteke (50.000 biztanle bitarte), baita “on line” ere erositakoak etxeraino eramanez eta kontsultak bideo konferentzien bidez eginez (etxetik ezin irten daitezkeen, kontsultara ezin joan daitezkeen edo bidaian dauden pertsonentzat egokitua).GERNIKAko NATURHOUSE zentroak oso emaitza positiboak eskaini ditu 10 urtetan bai bezeroen gogobetetasun mailan (oso izen ona du) bai fakturazio mailan. Era hori guztia etxearen produktu esklusiboak erabiliz.

Udalerria: Gernika-Lumo

Informazio gehiago
Kontaktatu

Txapa eta pintura tailerra

Jarduera:
Era guztietako ibilgailuen (autoak, kamioiak, furgonetak, autobusak) txapa eta pintura tailer handia. Lizentzia bereziak ditu (txasisa, trokelatzea...)

Udalerria: Amorebieta-Etxano

Informazio gehiago
Kontaktatu

Ile apainketa eta estetika.

Jarduera:
Ile apainketa eta estetika zerbitzuak, plantillako langileek eginak. Jardun betean ari da eta bezero finkoak ditu.

Udalerria: Santurtzi

Informazio gehiago
Kontaktatu

JANARI DENDA

Jarduera:
"Himalaya Alimentación" janari denda Bilbo Handiaren erdigunean dago, Abando aldean, funtsezko zerbitzuetatik hurbil.

Udalerria: Bilbao

Informazio gehiago
Kontaktatu

Musika Akademia

Jarduera:
Musika Akademia salgai etxez aldatzeagatik. Jardun betean ari da.

Udalerria: Derio

Informazio gehiago
Kontaktatu

JANARI DENDA

Jarduera:
JANARI DENDA ESKUALDATUKO DA ERREKALDEN, ERRETIROA HARTZEAGATIK

Udalerria: Bilbao

Informazio gehiago
Kontaktatu

Ile apainketa eta estetika.

Jarduera:
Ile apaindegia jende asko bizi den BILBOKO AUZO batean dago (duela 30 urteko etxebizitza blokeak dituen urbanizazioa). Hiru belaunalditako bezeroak ditu: amonak, amak eta alabak. Bezero asko "egunero" eta "astero" (ez dago lan etenaldirik). Jende gaztea ere joaten da astean behin, haien beharretara egokitutako prezio promozioa egiten baitzaie.

Udalerria: Bilbao

Informazio gehiago
Kontaktatu

Inprimaketa digitaleko zentroa

Jarduera:
Inprimaketa digitaleko negozioa, formatu txiki eta handikoa, kopia denda eta paper denda, Bilboko merkataritza gunean ondo kokatua.

Udalerria: Bilbao

Informazio gehiago
Kontaktatu

Ile apaindegia

Jarduera:
Barakaldon duela 30 urte baino gehiagotik martxan dagoen ile apaindegiaren salmenta.

Udalerria: Barakaldo

Informazio gehiago
Kontaktatu

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila. Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.

Bizkaiko Foru Aldundia - Dema Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia

Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.

© Dema 2026. Eskubide guztiak erreserbatutak. Pribatutasun-politika