ARRISKU GUTXIAGO
Arriskuak minimizatuko dituzu, abian dagoen eta bezero zorro bat duen enpresa bat eskuratuta
ALDUNDIAREN DIRULAGUNTZAREKIN
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak izango dituzu, 20.000 euroraino
ESPERIENTZIATIK IKASTEA
Negozioa transmititzen duen pertsonaren esperientziatik sortutako ezagutzaz baliatuko zara
BEZEROEN KONFIANTZA
Marka komertzial ezagun batez baliatuko zara
ADITUEN LAGUNTZA
Profesionalen aholkularitza jasoko duzu, eta zure negozio berrian lagunduko dizute
BEREHALA JARDUNEAN HASTEA
Administrazioko baimenez eta lizentziez eta pertsonak kontratatzeko baldintzez baliatuko zarelako: hornitzaileak, errentatzaileak...
AURKITU NEGOZIO BAT ZURE NEURRIRA
Bizkaian eskualdatzen diren negozioen bilaketa ordenatua
METODOLOGIA EGIAZTATUAZ EGINDAKO BALORAZIOA
Eskualdatzen den negozioaren balorazioa, teknikari espezialistek metodologia zehatz batez egina
NEGOZIO OPARO BAT
Laguntza teknikoa ekintzaileari egin beharreko eskualdatzearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa aztertzeko
ESKUALDATZE SEGURUA
Laguntza teknikoa eta bitartekaritza eskualdaketa prozesuan
ITZULI BEHARRIK GABEKO DIRULAGUNTZA
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza jasotzeko aukera, Ekintzailetza Egitasmoei buruzko Foru Dekretuaren babesean
Gaur egun 328 negozio eskualdatzen ari dira, 189 negozio eskualdatutak dagoeneko
Jarduera:
TXORIERRI GARAGARDOA, SL 2015ean osatutako euskal mikro garagardotegia da. Hazteko aukera handiak dauzka instalazio apartak izateaz gain merkatuan aintzatetsitako marka propioa duelako. Fakturazioaren % 80 errezeta propioarekin prestatutako marka propioari (erregistratuta) dagokio. Marka hori “Asociación Basquebeer” elkartearen bidez, inguruko ostalaritzaren bidez eta on line merkaturatzen da. Fakturazioaren beste % 20 hirugarrenentzako fabrikaziotik (euren errezetekin eta markekin), beren “logoa" duten enpresentzako fabrikaziotik eta fabrikan eskaintzen diren bisitaldi gidatuetatik iristen da.
Udalerria: Sondika
Jarduera:
Albaitaritza zentro honek batez ere Lea-Artibaiko eta inguruko abeltzainei “landako albaitaritza” zerbitzuak emateko bezero zorroa eskaintzen du. Era berean, konpainia egiteko animalientzako kontsultategi txiki bat du. Bizkaitik kanpora hazteko aukera handiak ditu landako zerbitzu mota hauetan ez delako "ia inolako" lehiarik (ia ez dago landako albaitaririk, eta daudenak erretiroa hartzeko adinean daude).
Udalerria: Markina-Xemein
Jarduera:
Martxan den betiko tailerra, Mungiako udalerriko hirigunean, Gernika, Zornotza, Bilbo, Getxo eta Bermeotik 20 minutura. Auto, bizikleta, motozikleta, monopatin eta kidekoen mekanika eta elektrizitate arloak lantzeko prest dago. Bi lagunekin kudeatu daiteke negozioa.
Udalerria: Mungia
Jarduera:
Yoga eta Pilates zentroa Barakaldon. Lokalak 110 metro karratu ditu partekatuak. Eskualdatu nahi den zatia 70 metro karratukoa da
Udalerria: Barakaldo
Jarduera:
El CORRAL etxera eramateko edo lokalean bertan jasotzako janari prestatuen negozioa da eta Santurtziko Kabiezes auzoan dago, busaren eta metroaren geltokietatik eta kiroldegitik metro gutxira
Udalerria: Santurtzi
Jarduera:
"VENTER Sistemas" markak batez ere Euskal Herrian eta Kantabrian eman ditu zerbitzuak, estatu mailan ere ezaguna den arren. Kalitate oso oneko hornitzaileekin lan egiten du, eta egungo titularrak bezero eta kontaktu ugari ditu, sektorean eman dituen 33 urteetan sortuak.
Udalerria: Bilbao
Jarduera:
Mungiako eta inguruetako bezeroak dituen higiezinen agentzia (partikularren etxebizitzak eta industria pabiloiak). Oso leku onean dago Mungiako hirigunean eta Bilbotik, Getxotik, Bermeotik, Gernikatik, Zornotzatik 20 minutura.
Udalerria: Mungia
Jarduera:
Gimnasio guztiz berritua eta hornitua Bilboko erdigunean, toki ezin hobean, jende asko ibiltzen den lekuan.
Udalerria: Bilbao
Jarduera:
Automobilgintzako tailer mekanikoa eta elektrikoa Bilboko Errekalde auzoan. Biztanle dentsitate handiko hirigunean dago, eta ibilgailu eta partikular ugari ibiltzen dira bertan.
Udalerria: Bilbao
Jarduera:
Martxan dagoen hortz klinika, Bilboko auzoan, bezeroen leialtasun handiarekin.
Udalerria: Bilbao
Jarduera:
Negozioa (une honetan martxan dago eta oso bezero zorro ona du) GERNIKAko udalerrian ESKUALDATZEA proposatzen da. Haren merkatua inguruko udalerrietara zabaldu liteke (50.000 biztanle bitarte), baita “on line” ere erositakoak etxeraino eramanez eta kontsultak bideo konferentzien bidez eginez (etxetik ezin irten daitezkeen, kontsultara ezin joan daitezkeen edo bidaian dauden pertsonentzat egokitua).GERNIKAko NATURHOUSE zentroak oso emaitza positiboak eskaini ditu 10 urtetan bai bezeroen gogobetetasun mailan (oso izen ona du) bai fakturazio mailan. Era hori guztia etxearen produktu esklusiboak erabiliz.
Udalerria: Gernika-Lumo
Programaren lidergoa:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
Programaren garapen arduraduna:
DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Kolaboratzaile nagusia:
Bizkaiko Behargintzak sarea.